Gizartea -

Erizainak

Satsek preskripzioaren aurka aurkeztutako helegitea onartu du Gorenak

Erizaintza Lanbidearen Mahaian adostu zuten sindikatuaren helegitea, eta Erizaintza Kontseilu Nagusia antzeko errekurtso bat prestatzen ari da Errege Dekretuaren aurka.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botiken preskripzioa arautzen duen Errege Dekretuaren kontra SATSE erizainen sindikatuak aurkeztutako helegitea tramitera onartu du Auzitegi Gorenak. Gainera, araudiaren espediente administratibo osoa igortzeko eskatu dio Gorenak Osasun Ministerioari.

Bestalde, sindikatuak aurkeztutako errekurtsoaren inguruan ebazpena plazaratzeko bost eguneko epea eman dio Gorenak Estatuko Abokatutzari, Errege Dekretuaren 3.2 artikulua bertan behera utzi ala ez erabakitzeko, SATSEk eskatu bezala.

Erizainek botika bat erabili ahal izateko, aldez aurretik mediku batek diagnostikoa, preskripzioa, protokoloa edo gida praktikoa zehaztea ezinbestekoa dela aurreikusten du artikuluak.

Erizaintza Lanbidearen Mahaian adostu zuten sindikatuaren helegitea, eta Erizaintza Kontseilu Nagusia antzeko errekurtso bat prestatzen ari da abenduaren 24an indarrean sartu zen Errege Dekretuaren aurka. Ministroen Kontseiluak legedia bi hilabete lehenago onartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadiko Osasuna Auzitegi Gorena albisteak Gaurko azken ordukoa