Gizartea -

MAPFRE Fundazioaren ikerketa

Gazteen % 39k alkohola edanda gidatu du inoiz

Estatuan iaz alkoholemia kontroletan 25.000 isun jarri ziren, onartutako alkohol tasa gainditzeagatik; 30 urtetik gorakoak ziren gidarien % 50.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 eta 30 urteko gazteen hamarretik lauk onartu du edanda gidatu izan duela inoiz. Hamarretik batek, berriz,  kalamua edota kokaina kontsumitu ondoren autoa gidatu izan duela aitortu du.

Gehienak gizonezkoak dira, 25 eta 30 urte artekoak, eta nekazal guneetan bizi dira, hiriguneetatik kanpora.

Mapfre Fundazioak, Drogamenpekotasunaren aurkako Laguntza Fundazioarekin elkarlanean, egin berri duen ikerketa baten emaitza nagusiak dira. Estatu Espainiarreko mila gazte inguru elkarrizketatu dituzte ikerketarako.

Maria Segui Espainiako Gobernuko Trafiko zuzendariak jakitera eman duenez, bestalde, arazoa ez da gazteena bakarrik. Gogora ekarri du Estatuan iaz alkoholemia kontroletan 25.000 isun jarri zirela, onartutako alkohol tasa gainditzeagatik: 30 urtetik gorakoak ziren gidarien % 50.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak