Gizartea -

Alesbes (Nafarroa)

Atxilotuta, punturik gabe eta drogen eraginpean gidatzeagatik

50 urteko Alesbeseko bizilaguna da atxilotutakoa. Gainera, beste lau arau-hauste egiteagatik salatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Alesbesen, punturik gabe eta drogen eraginpean gidatzeagatik. Halaber, beste lau arau-hauste egiteagatik salatu dute: 5 gramo speed izateagatik, segurtasun uhalik gabe joategatik, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) iraungita izateagatik eta ibilgailuko pneumatikoak higatuta edukitzeagatik.

Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, foruzainek Alesbeseko 50 urteko bizilagun bat atxilotu zuten atzo bide segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. Foruzainek NA-660 errepidean, Alesbes parean, egindako dokumentazio kontrol arrunt batean atxilotu zuten gizonezkoa.

Segurtasun uhalik ez zeramala ikusita, gelditzeko agindua eman zioten foruzainek. Behin gidaria identifikatutakoan, gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituela eta horiek berreskuratzeko azterketarik ez zuela egin baieztatu zuten.

Halaber, droga kontrola egin zioten eta positibo eman zuen.

Bestalde, beste lau arau-hauste egiteagatik salatu zuten, tartean, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) iraungita izateagatik eta ibilgailuko pneumatikoak higatuta edukitzeagatik.

Aipaturiko gidariari inputatu egin dute eta Tuteran epaituko dute laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa