Gizartea -

Pertsona bat arin zauritu da

Istripu batek ilara luzeak sortu ditu Andoainen

Ezbeharrak bost kilometro eta erdiko auto-ilarak eragin ditu N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, eta lau kilometrokoak A-15 autobian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu goizean, N-I eta A-15 errepideetan, Andoainen (Gipuzkoa). Ezbeharrean, pertsona bat arin zauritu da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 07:30 aldera gertatu da. Seat Ibiza bateko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, eta autoa ezkerreko erreian iraulita geratu da.

Gidaria arin zauritu da, kolpe batzuk hartuta, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

Ezbeharraren ondorioz, bost kilometro eta erdiko auto-ilarak sortu dira N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, eta lau kilometrokoak A-15 autobian, Iruñeko noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Albisteak Gipuzkoa Gasteiz albisteak Andoain albisteak Gaurko azken orduko albistea