Gizartea -

Trafikoa

71 urteko gizon bat hil da Garraldan, bere autoa bidetik irtenda

Ezbeharra NA-140 errepidean jazo da. Autoa errepidetik irten da eta zuhaitz baten kontra jo du.

71 urteko gizona hil da Garraldan, bere autoa bidetik irten ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko gizon bat hil da gaur goizean Garraldan (Nafarroa), bere autoa bidetik irtenda, foru gobernuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra NA-140 errepidean jazo da, 5. kilometroan, Garralda parean.

Oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera da, 11:00ak aldera, eta gidaria bertan hil da, autoak zuhaitz bat jo ondoren.

Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Eguneko albisteak