Gizartea -

Batz enpresa

Kamera bat agertu da enpresa bateko emakumezkoen aldageletan, Igorren

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, intimitatearen aurkako atentatu delitua leporatuta. Azken hilabeteotan, hirugarren aldia da kamerak topatzen dituztela emakumezkoen aldageletan, EAEn.

Igorreko Batz enpresa. EiTB
Igorreko Batz enpresa. EiTB
Igorreko Batz enpresa. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat inputatu egin du Batz Igorren (Bizkaia) dagoen enpresa bateko emakumezkoen aldageletan kamera bat jarri duelakoan, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.

Intimitatearen aurkako atentatu delitua egitea egotzi diote. Aldageletan kamera bakarra topatu dute.

Hirugarren aldia da -azken hilabeteotan- EAEko emakumezkoen aldageletan kamerak agertzen direla: lehenengoa Fadura polikiroldegian (Getxo, Bizkaia) agertu zen eta, ondoren, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lagun Onak futbol taldeko instalazioetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak bideoak Mondragon korporazioa Eguneko albisteak Enpresaburuak Igorre azken ordokua