Gizartea -

Batz enpresan

Aldagela batean kamara bat jarri izana salatu dute arratiarrek

Gizonezko bat inputatu dute, intimitatearen aurkako delitua leporatuta, Batz enpresako emakumezkoen aldagelan grabazio-kamera bat jartzeagatik.

43 urteko gizon bat inputatu dute aldageletan kamera jartzeagatik

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratiako bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Igorren gizonezko batek egindako "emakumeen aurkako eraso" bategatik, herriko enpresa bateko emakumezkoen aldagelan ustez kamera bat jarri baitzuen.

Ohar baten bidez, Arratikoa Mankomunitateak, eskualde horretako zazpi udalerri biltzen dituenak, eraso sexistatzat jo du gertatutakoa, eta  biktimei elkartasuna adierazi die.

Ertzaintzaren agenteek intimitatearen aurkako delitua egotzi zioten atzo gizonezko bati, Batz enpresako emakumezkoen aldagelan ustez grabazio-kamera bat jartzeagatik.

Arratikoa Mankomunitateak, Igorreko enpresa bateko aldageletan izandako emakumeen aurkako erasoaren aurrean, adierazi du grabaketa hori emakumeen eskubideen aurka doala.

Horrez gain, elkartasuna adierazi die "eraso sexista bizi duten emakumeei", eta haien esku jarri du "indarkeria matxistari aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa".

Era berean, inputatuta dagoen familiartekoei ere "horrelako kasuetan laguntzeko dauden baliabideak euren esku" jarri ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak