Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari erasotzea egotzita

34 urteko atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari erasotzea egotzita. Antza denez, bikoteak Gasteizen duen etxebizitzan gertatu da erasoa.

Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, atzo gaueko hamaikak aldera gertatu zen erasoa Gasteizko San Kristobal auzoko etxebizitza batean.

Emakumeak berak hots egin zien udaltzainei, bikotekidea eraso egiten ari zitzaiola salatzeko.

Udaltzainak biktimak adierazitako tokira bertaratu zirenean, kalean topatu zuten ustezko erasotzailea, eta gertatutakoaren bere bertsioa kontatu zien honek.

Gerora, udaltzainak etxebizitzara igo ziren, emakumearekin hitz egitera, eta bikotekideak kolpatu egin zuela berretsi zien. Emakumeak kolpeak eta markak zituen gorputz osoan, eta, ondorioz, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten genero indarkeriaren delitua egotzita.

Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa