Gizartea -

Donostia

Donostiako autobus geltoki berria, funtzionatzen hasteko prest

Azpiegiturak gainditu egin du suhiltzaileen ke proba. "Hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.

Horrelakoa da Donostiako autobus geltoki berria

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako autobus geltoki berria funtzionatzen hasteko prest dago jada, azpiegiturak gainditu egin baitu suhiltzaileen ke proba.

Proba horretan kale egin izana izan zen, hain justu, urtarrilaren 15ean egitekoa zen inaugurazioa atzeratzeko kausa.

Udalak agiri batean azaldu duenez, geltokiak segurtasun neurri guztiak betetzen ditu jada. Horrenbestez, "hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.

Orain, Udalak, Aldundiak, garraio enpresek eta geltokia kudeatuko duen konpainiak balizko datak aztertuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia bideoak Albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 albisteak EAE Ekonomia albisteak Albisteak