Gizartea -

Hilketa MATXISTA Gasteizen

Aliciaren ustezko hiltzailea, bakarturik Zaballako espetxean

Neskatxaren gorpuari autopsia gaur egin behar diote. Hileta ostiral honetan egingo dute Hontoria del Pinarren (Burgos). Biktimaren aitona herrian bizi da eta amak ere urteak eman zituen bertan.

Leihotik behera bota zuten urte eta erdiko umea. EFE.
Leihotik behera bota zuten urte eta erdiko umea. EFE.
Fiskaltzak 3 delitu leporatu ahal dizkio Gasteizko ustezko hiltzaileari

1:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aliciaren ustezko hiltzaileak bere lehen gaua pasa du Zaballako (Araba) kartzelan. 17 hilabeteko neskatila leihotik bota zuten Gasteizen. Ustezko hiltzaileak bakarturik dago ziega batean, eta gainerako presoekin ez du harremanik, Radio Euskadik azaldu duenez.

Bestalde, neskatxaren gorpuari autopsia gaur egin behar diote. Hileta ostiral honetan egingo dute Hontoria del Pinarren (Burgos). Biktimaren aitona herrian bizi da eta amak ere urteak eman zituen bertan.

Autopsiaren aurreneko emaitzak egun batzuk barru argitaratuko dituzte, baina behin betiko ondorioen berri beranduago emango dute. Autopsiak ustezko sexu-abusuen inguruan xehetasun gehiago ezagutzeko aukera emango du.

Autopsia atzeratu behar izan dute, haurraren amak organoak ematea erabaki zuelako.

Suizidioaren aurkako protokoloa

Bien bitartean, Aliciaren ustezko hiltzaileak Zaballako espetxean jarraitzen du. Kasu mota horietan ohikoa den bezala, suizidioen kontrako protokoloa aplikatu diote, baita espetxe araudiko 75. artikulua ere. Hala, segurtasuna bermatzeko murrizketak ezarri dizkiote presoari.

Bakartzearen iraupena presoari egin behar dizkioten aldizkako kontrol psikiatrikoek erabakiko dute. Kartzelako buruzagiek neurrien aplikazioa noiz bukatu erabakiko dute, eta haren berri kartzelazaintzako epaileari eman beharko diote.

Lekualdatzea ez dute baztertu

Bestalde, segurtasun arrazoiengatik presoa beste espetxe batera eramateko aukera aztertzen ari dira, auzia oso mediatikoa delako. Hala ere, irizpide prozesalak kontuan izan behar dituzte, hau da, presoa epailearen esanetara egon behar da, edozein unetan deitu dezakeelako. Premisa horiek kontuan hartuta, erabaki bat hartu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Tratu txarrak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Mundu matxista Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa