Gizartea -

Gertaera

Gizon bat labanaz zauritu dute Gasteizen

Bi labankada jaso ditu, eta Santiago ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat aurkitu dute Gasteizko Heraclio Fournier kaleko aparkaleku batean, labanaz zaurituta.

Gasteizko Udaltzaingoak berri eman duenez, gizonezkoa -nigeriarra- Santiago ospitalera eraman dute labanak eragindako zauriak sendatzeko.

Momentuz, ez dute gertakariaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gasteiz Albisteak