Gizartea -

Bizkaia

Zumelegi ibaian jazotako isuri bat ikertzen ari da Elorrioko Udala

Udalak salaketa aurkeztuko du Ertzaintzan, isuriaren egilea topatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elorrioko (Bizkaia) Udalak ikerketa abiatu du, Zumelegi ibaian jazotako isuri baten jatorria argitzeko.

Isuria atzo arratsaldean jazo zen, eta hiru ordu iraun zuen. Hain zuzen ere, likido zuri bat isuri zen, 60 litro minutuko, Berrio Otxoa kaleko hodi baten bitartez. Horren ondorioz, erregai kiratsa zabaldu zen herriko erdigunean.

Udal taldeko hainbat kide, suhiltzaile bat eta Ipar-Ura enpresako teknikari bat isuriaren jatorria zehazten saiatu dira, baina oraindik ez dute lortu.

Idoia Buruaga alkateak aurreratu du salaketa aurkeztuko dutela Ertzaintzan, eta Elorrioko ibaia zabortegi gisa erabiltzea "onartezina" dela ohartarazi du.

"Udalak lanabes guztiak erabiliko ditu arduraduna topatzeko. Elorrio garbiagoa egotea nahi badugu, auzokide guztien kolaborazioa behar dugu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur Durangaldea gaur Elorrio