Gizartea -

Nazioarteko operazioa

6 lagun atxilotu dituzte Estatuan pedofiliaren aurkako operazio batean

Horrez gain, beste 42 pertsona atxiki dituzte bederatzi herrialdetan. Haur pornografia elkartrukatzea egotzi diete denei.

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Estatuan haur pornografia Internet bidez zabaltzearen kontrako nazioarteko operazio baten baitan. Guztira, 48 lagun atxiki dituzte bederatzi herrialdetan, Poliziak ohar batean jakinarazi duenez.

Madrilen (2), Valentzian, Alacanten, Murtzian eta Almerian egin dituzte atxiloketok.

Artxiboak elkartrukatzeko sare pribatu baten bidez adingabeak protagonista zituen material pornografikoa zabaltzea egotzi diete atxilo hartutakoei. Horrez gain, Madrilen atzemandako lagun bati prostituzioan aritzea eta hala eskatzen zioten bezeroei material pedofiloa erakustea leporatu diote.

Ondorengo herrialdeetan ere egin dituzte atxiloketak: AEBen (17), Frantzian (8), Australian (5), Zeelanda Berrian, Kanadan eta Erresuma Batuan (hiruna) eta bana Polonian, Grezian eta Israelen.

Espainiako Estatuan sei miaketa egin dituzte agenteek, eta milaka artxibo pedofilo atzeman dituzte.

Ikerketa 2014an abiatu zuen Zeelanda Berriko Poliziak, eta gerora AEBko FBIk koordinatu du, 10 herrialdetako poliziaren lankidetzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa