Gizartea -

OME

Zikaren txertoa ez da probatarako prest egongo 18 hilabete baino lehen

15 konpainia zikaren aurkako txertoa garatzeko lanean ari dira. Bestalde, diagnostiko probak “aste batzuk barru” prest egongo direla iragarri du OMEk.

Marie-Paule Kieny Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendariaren ondokoa. Argazkia: EFE
Marie-Paule Kieny Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendariaren ondokoa. Argazkia: EFE
Marie-Paule Kieny Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendariaren ondokoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zikaren kontrako txertoa ez da entsegu klinikoetarako prest egongo 18 hilabete baino lehen, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gaur adierazi duenez. Gaixotasunak mikrozefalia eta desordena neurologikoak sortzen dituela uste dute.

“Txertoaren probak ezin izango dira egin 18 hilabete baino lehen”, esan du Marie-Paule Kieny OMEko zuzendariaren ondokoak prentsaurrekoan. Zikaren aurkako txertoa garatzen ari diren 15 konpainia identifikatu dituztela zehaztu du Kienyk.

Bestalde, zikaren diagnostiko probak “aste batzuk barru” prest egongo direla iragarri du OMEk. “Aurreneko testa balioesteko asteak beharko ditugu, ez urteak”, adierazi du Kienyk.

Hiru proba mota izango direla aurreratu du arduradunak, eta horietako bat diagnostiko azkarrekoa izango da. Azken hori gutxi barru merkaturatu ahal izango dutela ziurtatu du.

Mikrozefalia eta Guillain Barre sindromea

Zika birusa Brasileko mikrozefalia eta Guillain Barre sindrome neurologikoaren eragilea ote den argituko dute “aste batzuk edo hilabete gutxi batzuk barru”, OMEko zuzendariaren ondokoak azaldu duenez.

“Lotura zehaztasun handiagoarekin egiaztatu ahal izango dugu aste batzuk edo hilabete gutxi batzuk barru”, ziurtatu du Kienyk. Mikrozefaliaren kasuan, zikak kutsatu dituen emakumeek umeak izaten dituztenean, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Zika birusa albisteak Medikuntza albisteak Txertoak azken ordukoa