Gizartea -

Trafikoa

Hiru zauritu, bat larri, Haranan izandako auto istripu batean

Arratsaldean beste istripu bat izan da Derion, N-637 errepidean. Ezbeharraren eraginez, 24 urteko emakumezko gidariak zauriak izan ditu eta Basurtuko ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean, Harana (Araba) parean izandako auto istripu batean, 23, 28 eta 48 urteko hiru lagun zauritu dira, horietako bat larri, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Istripua 11:20an gertatu da A-2128 errepidean, Kanpezura bidean. Antza denez, bi autok (Peugeot 307 eta Renault Scenic batek) elkar jo dute

Peugeotean zihoan emakume bat arin zauritu da, baina auto bereko beste bidaiari batek, ostera, zauri larriak ditu. Biak ala biak Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte. Halaber, hirugarren pertsona bat ere zauritu da ezbeharrean.

Ezbeharraren eraginez, A-2128 errepidea itxita egon da eta auzo-bide batetik bideratu dute zirkulazioa.

Istripua Derion

Arratsaldean beste istripu bat gertatu da, oraingo honetan Derion (Bizkaia) N-637 errepidean, Loiuko aireporturako noranzkoan.

Gertaera 15:45ean izan da, Mitsubishi Carisma bat errepidetik atera denean. Ezbeharraren eraginez, 24 urteko emakumezko gidariak zauriak izan ditu eta Basurtuko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Araba