Gizartea -

Getafe

'Airbuseko zortziak', absolbituta

Epailearen ustez, "egiaztuta daude prozesua abiarazi zuten gertakariak", baina ez da frogatuta geratu auzipetuek istiluetan parte hartu izana.

"Airbuseko zortziak". Argazkia: Efe
"Airbuseko zortziak".
"Airbuseko zortziak". Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abel Tellez Getafeko auzitegiko epaileak absolbitu egin ditu "Airbuseko zortziak", auzipetuta geratzen ziren azken sei lagunen absoluzioa agindu baitu gaur (beste biena aurretik eman zuen), 2010ean izan ziren istilu batzuen errudun jotzeko frogarik ez dagoelako.

Ebazpenean jasotakoaren arabera, errugabetasun printzipioagatik absolbituko dituzte azken seiak, eta kontrakoa egitea printzipio hori urratzea izango litzatekeelako.

Epailearen ustez, "egiaztatuta daude prozesua abiarazi zuten gertakariak", "atarian kontzentrazioa egiten ari ziren langile batzuek lantegian sartzeko bidea oztopatu baitzuten grebarekin bat egin ez zuzten langileak iraintzen, ibilgailuak geldiarazten eta petardoak jaurtitzen zituzten bitartean".

Hala eta guztiz ere, horren iritzian, hori ez da nahikoa auzipetuak zigortzeko, ez delako frogatuta geratu auzipetuek istiluetan parte hartu izana, poliziek eta beste lekukoek ez baitzituzten identifikatu epaiketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak