Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Eskoletan sexu-abusuak ekiditeko protokoloa prestatzen ari dira

Gasteizko bost umeren irakasle baten aurkako ustezko kasuan izan diren "koordinazio" arazoekin amaitu nahi dute horrela.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak prest du eskoletako sexu-abusu eta jazarpen kasuetan jarduteko protokoloa. Horrela, adingabeen babesa hobetu nahi dute eta Gasteizen ustezko kasu batean izan diren "koordinazio" arazoekin amaitu nahi dute.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Blanca Guerrero Arabako Hezkuntza ordezkaria Gasteizko Legebiltzarrean izan dira, PSE-EEk eta UPyDk hala eskatuta, ustez irakasle batek bost adingaberen aurka (lau urte edo gutxiagokoak) egindako sexu-abusuak direla eta. Arabako hiriburuko epaitegi bat ari da ikerketa egiten eta ustezko abusuak 2013an egin zituen, ustezko erasotzaileak irakasle moduan lan egiten zuen eskoletan.

Ikertzen ari diren gertaerak oso larriak direla albo batera utzita, polemikak indar gehiago hartu du Hezkuntza sailak eta Arabako fiskaltzak bertsio kontraesanak eskaini dituztelako.

Blanca Guerrero Arabako Hezkuntza ordezkariak pasaden azaroan azaldu zuen ustezko erasotzaileak eskoletan jarraitu zuela justiziak ez zuelako "bere aurkako neurririk" hartzea beharrezkoa ikusi. Josu Izagirre Arabako fiskalak bertsio hori ezeztatu zuen: Guerrerori aukera hori "iradoki" omen zuen, baina horrek "baztertu" zuela.

Uriartek eta Guerrerok ez dute "polemika indarberritu" nahi izan eta bertsio ezberdinak "ikuspuntu eta interpretazio ezberdinengatik" jazo direla. "Ezin dut esan nork duen arrazoia eta nork ez", azaldu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak