Gizartea -

GASTEIZ

Etxean zortzi orduz harrapaturik egon den familia bat erreskatatu dute

Etxean erori zen eta bertatik irten ezinik zegoen pertsona bat ere erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko suhiltzaileek beraien etxean harrapaturik geratu ziren familia bateko lau kide erreskatatu zituzten larunbatean, hilaren 20an.

Gasteizko Udalak astelehenean jakitera eman duenez, suhiltzaileek dei bat jaso zuten larunbatean, 18:30 aldera. Familia batek deitu zien, laguntza eske, 10:00etatik etxean harrapatuta baitzeuden.

Suhiltzaileak Salburua auzoko Nebera kaleko etxebizitza horretara iritsi zirenean, ez zuten atea kanpotik irekitzeko modurik aurkitu. Horren aurrean, eskailera bat zabaldu zuten, etxera sartu ahal izateko.

Bertara sartu ondoren, 19:00ak jota zirenean, atea ireki eta familia etxetik ateratzea lortu zuten.

Istripua etxean

Asteburu honetan, Gasteizen bertan, Valladolid kalean, etxean erori zen pertsona bat ere erreskatatu behar izan zuten suhiltzaileek. Ezbeharra igande eguerdia baino lehen gertatu zen, eta lurretik altxatu ezinik geratu zen bizilaguna.

Suhiltzaileak balkoira iritsi ziren, eskailera batekin, eta leihoa apurtuz sartu ziren barrura. Balkoia eta sukaldea lotzen dituen atea itxita zegoenez, hori ere apurtu behar izan zuten etxera sartu ahal izateko. Barrura sartutakoan, etxeko atea ireki zuten, eta osasun langileek bizilaguna artatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea bideoak Gasteiz