Gizartea -

Koldo Losadaren hilketa

Inoiz ez zuela senarra hiltzea pentsatu esan du Ezkurdiak

Akusazioek 20 urteko kartzela zigor eskaerari eutsi diote eta defentsak, ostera, absoluzioa eskatu du.

Koldo Losada aktorearen hilketa argitzeko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Koldo Losada aktorearen hilketa argitzeko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Koldo Losada aktorearen hilketa argitzeko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Losada aktorearen hilketa argitzeko epaiketaren azken egunean, Jon Ezkurdia akusatuak ziurtatu du ez zuela haren senarra hiltzea pentsatu ezta planifikatu ere, haren esanetan, ez zuelako horretarako "inolako arrazoirik". Are gehiago, minik egin ez ziola ziur dagoela adierazi du.

Gaurko saioan, Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak beren zigor eskariak egin dituzte. Horrela, akusazioek 20 urteko kartzela zigor eskaerari eutsi diote eta defentsioak absoluzioa eskatu du, nahiz eta 2 urtetik 5 urtera bitarteko zigorra onartzeko prest agertu den aringarriekin.

Saioaren amaieran Jon Ezkurdiak nabarmendu du ziur dagoela ez duela haren senarra hil. "Nik nire senarra maite nuen, berak ni maite ninduen modu berean. 24 urteko generamatzan elkarrekin, hiru urte elkarrekin bizitzen eta bi urte ezkonduta", azaldu du.

Ezkurdiaren esanetan, "inoiz, inoiz, inoiz, inoiz" ez zuen pentsatu eta planifikatu Koldo Losada hiltzea, horretarako "inolako arrazoirik" ez zuela argudiatuta.

Fiskalak 20 urteko kartzela zigor eskaerari eutsi dio eta azpikeriaz Koldo Losada hiltzea egotzi dio Jon Ezkurdia akusatuari.

Akusazioak azpikeriaz egindako hilketa leporatzen dio akusatuari. Horrenbestez, 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Ezkurdiarentzat hilketagatik, ahaidetasuna larrigarri moduan hartuta.

Jon Ezkurdiaren defentsak absoluzioa eskatu du. Dena den, gertaerak frogatuko balira homizidioa eta 2 urtetik 5 urtera bitarteko zigorra onartzeko prest agertu da aringarriekin, bere buruaren jabe ez omen zelako eta kalteordaina eman omen duelako.

Bihar herri epaimahaia deliberatzen hasiko da, Ezkurdia errudun jo ala ez erabakitzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa