Gizartea -
SUTEA
Hiru eraikin hustu dituzte Bermeon, etxe batean piztutako suteagatik
Talaranzko kaleko etxebizitza batean piztu da sua, 05:30 inguruan. Osasun zerbitzuek pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.
EITB.EUS
Hiru eraikin hustu dituzte Bermeon, Talaranzko kalean, etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
05:30 inguruan piztu da sua, eraikin bateko hirugarren solairuan. Suhiltzaileek 06:30erako kontrolpean zuten sutea.
Osasun zerbitzuetako langileek pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.
Segurtasun Sailaren arabera, sua piztu den etxebizitzak kalte handiak ditu, baina inguruko eraikinetan ez du aparteko kalterik egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea