Gizartea -

SUTEA

Hiru eraikin hustu dituzte Bermeon, etxe batean piztutako suteagatik

Talaranzko kaleko etxebizitza batean piztu da sua, 05:30 inguruan. Osasun zerbitzuek pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.

Argazkia: @BomberosBizkaia
Sute batek guztiz kixkali du etxebizitza bat, Bermeon

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru eraikin hustu dituzte Bermeon, Talaranzko kalean, etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

05:30 inguruan piztu da sua, eraikin bateko hirugarren solairuan. Suhiltzaileek 06:30erako kontrolpean zuten sutea.

Osasun zerbitzuetako langileek pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.

Segurtasun Sailaren arabera, sua piztu den etxebizitzak kalte handiak ditu, baina inguruko eraikinetan ez du aparteko kalterik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Suteak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak