Gizartea -

Arragueta auzoa

Sute batek zauritu bat utzi du Eibarren

Sua hiru solairuko etxebizitza bateko ganbaran piztu da 07:00ak aldera, Arragueta auzoan. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Badaezpada bi etxebizitza hustu dituzte.

Sutea Eibarren (Gipuzkoa). Argazkia: Odile Kruzeta
Sutea Eibarren (Gipuzkoa). Argazkia: Odile Kruzeta
Sute batek eibartarrak asaldatu ditu goizaldean

0:19

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizon bat zauritu da sute batean, Eibarren (Gipuzkoa), Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakitera eman diotenez.

Antza denez, sua hiru solairuko etxebizitza bateko ganbaran piztu da 07:00ak aldera, Arragueta auzoan. Eibar, Azpeitia eta Oñatiko suhiltzaileak bertaratu dira.

Badaezpada bi etxebizitza (21 eta 19 zenbakiak) hustu dituzte.

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Gizonak erredurak ditu, batez ere besoetan eta hanketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar Suteak bideoak Albisteak Gaur Albisteak Etxebizitzen merkatua