Gizartea -

HILKETA

19 urteko emakume bat hil dute Almerian, tiroz

Biktima eta erasotzailea auzokideak ziren, eta eztabaida batek eragin omen du erasoa, ikerkatzaileek bildu dituzten lehen datuen arabera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko emakume bat hil dute Almerian, Oria herrian, igandean, 15:30 inguruan, bi tiro jasota.

Andaluziako Emakumearen Institutuak baztertu egin du gaztea genero indarkeriaren ondorioz hil izana. Tiroaren ustezko egileak 28 urte ditu, eta Guardia Zibilak berehala atxilotu du.

Gobernuaren Ordezkariordetzako bozeramaile batek baieztatu duenez, biktima eta erasotzailea auzokideak ziren, eta eztabaida batek eragin omen du erasoa, ikertzaileek bildu dituzten lehen datuen arabera.

Oriako alkateak, Marcos Rechek, jakinarazi duenez, ustezko egileak bere burua Guardia Zibilaren esku utzi du erasoa egin ondoren.

"Badakigu entregatu egin dela. Tiro egin ostean, autoz joan da, San Marcos auzoko beste aldean gelditu da, eskopeta apurtu du eta Guardia Zibilaren zain geratu da", azaldu dio Efe agentziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak