Gizartea -

OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN

Pagotxen azoka berriz egingo dute Bilboko Alde Zaharrean

Ganga Market egin eta astebete geroago maukak Alde Zaharreko kaleetara itzuliko dira, eguraldi txarrak iragan asteko saiakera zapuztu ondoren.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pagotxek Bilboko Alde Zaharreko kaleak berriro hartuko dituzte ostiral eta larunbat honetan, eguraldi txarrak Ganga Market berria zapuztu eta astebete geroago, Zazpikaleak Alde Zaharreko merkatarien elkarteak agiri batean iragarri duenez.

Iragan asteburuko euriak pagotxen azoka berriz egitera behartu ditu dendariak. Azken Errematea izenarekin, azken denboraldiko stockak saltzeko helburua izango du, iragan astean bezalaxe. % 90eko beherapenak izango dira.

Azken Errematea berriz antolatzeko baimenak iragan astean eskatu zizkion Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak Bilboko Udalari, iragan asteburuko eguraldi iragarpena ikusita.

Euriak ez zuen atsedenik eman ostiral arratsaldetik aurrera. Ondorioz, pagotxen merkatuari kalte egin zion, “normala den moduan”.

“Nahiz eta euria eta hotza izan, gure dendariak kalean egon ziren, eguraldi txarrari aurre eginez Alde Zaharrera hurbildu ziren milaka bisitariei hutsik ez egiteko; baina orain, Udalaren eta bizilagunen babesari esker, pagotxa merkatuaren Azken Errematea egin ahal izango dugu”, adierazi du Unai Aizpuru Dendarien Elkarteko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa