Gizartea -

Kaosa errepideetan

Elurrak Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkura atzeratu du

Parlamentari batzuek ez dute Nafarroako hiriburura heltzeko aparteko arazorik izan, baina beste batzuek zailtasunak eta auto-ilarak izan dituzte bidean.

Elurtea Iruñean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Elurtea Iruñean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Elurtea Iruñean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 09:30ean hasi behar zuen gaur, baina saioaren hasiera atzeratu behar izan dute; izan ere, parlamentari batzuek Iruñera heltzeko arazoak izan dituzte elurraren ondorioz.

Hala, parlamentari batzuek ez dute Nafarroako hiriburura heltzeko aparteko arazorik izan, baina beste batzuek zailtasunak eta auto-ilarak izan dituzte bidean.

Honenbestez, besteak beste, Nafarroako Kontseiluaren Foru Lege-proposamena eztabaidatzeko saioa 10:30ean hasiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eguraldia Donostia Elurra argazkiak Nafarroako Parlamentuko albisteak