Gizartea -

Batzarra

Ondarroako Udalak ostiralean emango die herritarrei luiziaren berri

Arratsaldeko lauretan bilduko da ezbeharraren gunean bizi diren berrogeita hamar familia baino gehiagorekin.

Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako Udala ostiral honetan bilduko da luizia izandako gunean etxebizitza duten familiekin (berrogeita hamarretik gora), gertaeraren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Aipatu luiziaren eraginez, etxetik atera behar izan zuten, bizilagunek kalteak jasateko arriskua baitzuten.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak azaldu duenez, luiziaren garapena aztertzeko teknikariek eskatutako 48 orduko epea pasatu eta gero, herritar kaltedunei jakinaraziko dizkiete emaitzak.

Udalak larrialdi plana abiatu du, sortutako arazoei aurre egiteko. Gainera, ostegunetik harririk erori ez den lekuan ormigoizko horma bat eraikiko dute, etxea babesteko.

Inguruan segurtasun eremua ezarri dute, arriskuan dauden etxebizitzetako auzokideak ebakuatu egin dituzte, eta uneoro larrialdi zerbitzuekin harremanetan egon dira. "Orain arte, larrialdi plana ez dugu ezarri ofizialki, baina han aurreikusitako urrats guztiak egin ditugu; orain, egoeraren larritasuna ikusita, aktibatu egin dugu", gaineratu du.

Teknikariak ikertzen ari dira oraindik, lur-jausiaren kausak argitzeko eta garapena jarraitzeko, baina oraindik ezin izan dute zehaztu noiz itzuli ahalko diren etxera auzokideak. Bien bitartean, kaltedunak artatzeko zerbitzu bat martxan jarri dute. 08:00etatik 15:00etara dago zabalik, udaletxean.

Bertara jo duten auzokideen kezka nagusietako lapurretak dira. "Udalak neurriak abiatu ditu ingurua egunez eta gauez zainduta egon dadin", esan du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Ondarroa argazkiak Albisteak Etxebizitza albisteak Lea-Artibai gaur Harri-jausiak