Gizartea -
2011z geroztik
Bi atxilotu Bilbon Lanbideri 45.800 euroko iruzurra egitea egotzita
Atxilotuetako batek herrikidearen pasaportea erabili zuen diru-laguntzak kobratzeko. Herrikidea legez kanpo heldu zen Espainiara 2014an.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Bilbon, agiriak faltsutzea eta iruzurra egotzita, 2011z geroztik Lanbidetik 45.827 euro bidegabe kobratzeagatik.
Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez, atxilotuetako batek herrikidearen pasaportea erabili zuen diru-laguntzak kobratzeko. Herrikidea legez kanpo heldu zen Espainiara 2014an.
Operazioa Bilboko Atzerri eta Mugen Brigadak egin du eta atxiloketa gehiago ez dituzte baztertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea