Gizartea -

33 artxibo ordenagailuan

Atxilotu bat Barakaldon haur-pornografia gordetzea egotzita

Atxilotuaren ordenagailu eramangarrian 33 artxibo topatu ditu Polizia Nazionalak, eta baita haur-pornografia banatzeko erabili dituen posta kontuak ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia) haur-pornografia gordetzea eta banatzea leporatuta. Atxilotuaren ordenagailu eramangarrian 33 artxibo topatu dituzte poliziek, eta baita haur-pornografia banatzeko erabili dituen posta kontuak ere.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, material gehiago partekatzeko, beste erabiltzaile batzuekin elkarrizketak mantentzen zituen bat-bateko mezu sistemen bidez.

Adinekoek adingabeei egindako sexu-abusuekin dozenaka argazki eta bideo gordetzen zituen erabiltzaile bat antzeman zutenaren berri bost aldiz eman zioten Ikerketa Teknologikoen Unitateari.

AEBeko enbaxadaren informazioa

Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadak jakitera eman zion, Interneten haur-pornografiaren banaketaren aurkako borrokan bi herrialdeek duten lankidetza markoan.

Bere dispositiboetan gordetzea saihesteko, erabiltzaileak materiala zerbitzari batean biltzen zuela antzeman zuten ikertzaileek. Hala, edozein telefono, tablet edo ordenagailutik sartzeko aukera zuen, Ministerioak azaldu duenez.

Bost txostenak pertsona berarenak zirela argitu zuen ikerketak. Ondorioz, Bizkaiko Polizia Nazionalaren laguntza eskatu zuten, erabiltzailea aurkitu eta atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo bideoak