Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari kalean erasotzeagatik

Bikotekideari aurpegian muturrekoa eman izana leporatu diote gizonari. Emakumeak adierazi duenez, ez da eraso egiten dion lehen aldia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari ustez kalean, eztabaidan ari zirela, muturrekoa emateagatik.

Erasoa asteazken gauean gertatu zen Gasteizko Gabriel Martinez kalean, Udailtzaingoak gaur jakinarazi duenez.

Hasiera batean emakumeak ez zuen salaketarik jarri nahi, baina ondoren azaldu zuenez, arrazoi ekonomikoak zirela eta eztabaidan ari zen bikotekidearekin kalean eta gizonak muturrekoa eman zion.

Era berean, eraso fisikoa zein ahozkoa jasaten zuen lehen aldia ez zela gaineratu zuen.

Gizonak bikotekidearekin eztabaidatu zuela onartu zuen eta elkarri eraso egin ziotela esan zuen. Ondorioz, udaltzainek atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gasteiz berriak