Gizartea -

ZIRKULAZIO ISTRIPUA

Hiru pertsona zauritu dira Bermeon trafiko istripu batean

Istripua Bizkaiko kostaldeko udalerri horretako sarrera berrian (BI-631) gertatu da, eta zaurituak ospitalera eraman behar izan dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira goizean Bermeon, BI-631 errepidean, Bizkaiko kostaldeko udalerrirako sarrera berrian, auto bik elkar jo ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, istripua 11:05ean gertatu da, eta zauritutako hiru pertsonak ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripua izan ondoren, errepidea itxi behar izan dute, bi ibilgailu horiek bertatik eraman eta errepidea garbitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Bermeo Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea