Gizartea -

Jazoera

Sutea egon da Trapagaranen, Babcock enpresako bulego zaharretan

18:30ak aldera piztu da, eraikinaren bigarren solairuan, eta ke asko sortu du.

Sutea egon da Trapagaranen, Babcock Wilcox enpresako bulego zaharretan

3:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da arratsalde partean Babcock Wilcox izan zeneko antzinako bulegoetan, Trapagaranen. Ez da zauriturik egon gertakarian.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Trapagaraneko Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, sutea 18:30ak aldera sortu da eraikinaren bigarren solairuan, eta ke asko sortu du.

Sutea zegoen lekura suhiltzaileak bertaratu dira garrei aurre egiteko asmoz.

Sua piztu eta bi ordu eta erdira sua oraindik ez zegoen guztiz itzalita, baina kontrolatutzat jo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Trapagaran Albisteak