Gizartea -

Ugarte industrialdea

Sute batek bost ibilgailuri kalteak egin dizkie Trapagaranen

Sua Transportes Chus enpresan gertatu da, Ugarte industrialdean. Sugarrek bi trakzio-buru, kamioi-garabi bat, zabor-bilketako kamioi bat eta furgoneta batean kalteak egin dituzte.

Bost ibilgailu kiskali dira Trapagaraneko industrialde batean

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek bost ibilgailuri kalteak egin dizkie Trapagaraneko (Bizkaia) enpresa batean, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sua Transportes Chus enpresan gertatu da 00:00ak aldera, Ugarte industrialdean. Sugarrek bi trakzio-buru, kamioi-garabi bat, zabor-bilketako kamioi bat eta furgoneta batean kalteak egin dituzte.

Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira eta ez dute hipotesirik baztertzen, iturriek azaldu dutenez.

Enpresa berdinean beste sute bat izan zen duela sei egun soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Trapagaran albisteak Gaurko azken ordukoa