Gizartea -

Turismoa

Iruñeko historia ezagutzera emateko aplikazioa plazaratu dute

Aplikazioak hiriaren nortasuna marraztu duten gertakari historiko nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Doan deskarga daiteke, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago.

Radio Euskadi | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko historia bertako kaleetatik zehar eta aplikazio baten laguntzarekin ikasteko aukera eskaintzen du Nabarralde Fundazioak sortutako gailuak. Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernuarekin batera egindako elkarlanaren emaitza da.

Aplikazioak hiriaren nortasuna marraztu duten gertakari historiko nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Doan deskarga daiteke App Storen eta Play Storen, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez.

Alde Zaharretik proposatzen dituen ibilbideetako leku zehatzetan jazotako gertakariak berreskuratzen ditu, bisitaria agertokiz agertoki eramanez. Planoetan agertzen diren informazio puntuak testu, irudi eta audioez osatzen dira.

Ekimen berri hori Iruñea bisitatzera gerturatzen direnei zein bertan bizi direnei dago zuzenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gaurko azken ordukoa