Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekidea labankadaka hil du gizonezko batek Mallorcan

46 urteko emakume bat hil da Mallorcan, bikotekideak sastakaia toraxean hainbat aldiz sartu ondoren. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016

Hilketa gertatu den etxebizitza. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den etxebizitza. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den etxebizitza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko emakume bat hil du gaur haren bikotekideak Mallorcan. Biktimari sastakaia sartu dio erasotzaileak behin baino gehiagotan, eta eragin dizkion zauri larrien ondorioz hil da ospitalean. 58 urteko gizonezkoak bere burua entregatu du eta atxilotuta dago epailearen aurretik igaro zain.

Salaketen aurrekaririk ez dagoela jakitera eman du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.

Fina Santiago Balear Uharteetako Gizarte Zerbitzuetako arduradunak adierazi duenez, sastakaia toraxean sartu dio erasotzaileak eta ospitalean zendu da emakumea, bikotekideak eragin dizkion zauri larrien ondorioz.

Gainera, genero indarkeria kasu bat dela baieztatu du.

Hilketa Mallorca uharteko Puerto de Pollenca udalerriko etxebizitza batean gertatu da.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, Balear Uharteetako Gobernuak hilketa eta genero indarkeria ekintza oro gaitzetsi du. Halaber, hilketa gaitzesteko eta biktimari babesa emateko egingo diren ekitaldietara batuko dela nabarmendu du.

__________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa