Gizartea -

Epidemia

Hiesak hildako gutxiago utzi zituen 2015ean

Hala ere, iaz 2,1 milioi pertsona kutsatu ziren birusarekin. GIBaren kutsadura berriak gelditzea “erronka nagusia” da; izan ere, birusak 36,7 pertsonari eragiten die munduan.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ihesarekin lotutako heriotzen kopuruak % 26 behera egin du azken bost urteetan, baina kutsatu berrien kopuruak NBE kezkatzen du; izan ere, 2015ean 2,1 pertsona kutsatu ziren birusarekin.

Ihesaren kontrako Borroka Programaren (UNAIDS) azken txostena aurkeztu du gaur NBEk Nairobin (Kenya). GIBaren kutsadura berriak gelditzea “erronka nagusia” da; izan ere, birusak 36,7 pertsonari eragiten die munduan.

2010ean 2,2 kutsatu berri izan ziren. Gobernuek eta nazioarteko erakundeek ez dute kopuru hori murriztea lortu, eta 2015ean “ia estatiko” mantendu zen.

Desberdintasunak

Saharaz hegoaldeko eskualdean, gazteek kutsadura berrien % 25 jasan zituzten eta emakumeek % 56, desberdintasunak, osasun zerbitzuen eskasia, pobrezia, elikadura eskasa eta indarkeria tarteko.

UNAIDSen arabera, kutsatu berrien % 90 baino gehiago sexu-langileen, droga kontsumitzaileen, presoen, transexualen eta homosexualen artean eman ziren.

“Gizon homosexualak kutsatu berrien % 30 dira Latinoamerikan eta % 49 Europako mendebaldean eta erdialdean eta Iparramerikan”, azaldu du txostenak.

Eritasunaren aurkako beste erronka handi bat gaixoen bazterketak eta estigma sozialak jarraitzen dute izaten, ihesaren inguruko ezjakintasuna dela eta.

2013 eta 2015 artean, Botswanak, Boli Kostak, Nigeriak edo Ugandak gaixoak kriminalizatzeko legeak onartu zituzten. Pertsona gaixo askok lanpostuak galtzen jarraitzen dute, eta osasun zerbitzuen arreta ukatzen zaie, txostenak nabarmendu duenez.

Tratamenduan aurrerapausoak

Tratamenduan emandako aurrerapausoek heriotzen kopurua % 26 murriztea ahalbidetu dutela goraipatu du Michel Sidibe UNAIDSeko zuzendariak.

17 milioi pertsona tratamendu antirretrobirala jasotzen ari dira egun. NBEk 2 milioiko helburua ezarri zuen.

Afrikako hegoaldean eta ekialdean tratamendua zabaldu da. Hala, gaixoen % 24k antirretrobiralak eskura zituzten 2010ean eta 2015ean % 54k. Hala, 10 milioi lagun baino gehiagok tratamendua jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak bideoak