Gizartea -

Denboraldi hasiera

173 pertsonak zainduko dituzte Bizkaiko hondartzak udan zehar

Horrez gain, 88 lagun arduratuko dira hondartzak garbitzeaz. Aurten ere, "Ume Galduak" eta "Hondartza Denontzat" ekimenak abiatuko dituzte.

Areetako hondartza. Argazkia: Mikel Goñi
Areetako hondartza. Argazkia: Mikel Goñi
Hondartzen denboraldia hasi da Bizkaian eta Gipuzkoan

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 200 bat pertsona arituko dira Bizkaiko hondartzak zaintzen eta garbitzen hondartza denboraldian.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur aurkeztu du denboraldia (ekainaren 1etik irailaren 30era izango da abian).

Aldundiak 5,4 milioi euro bideratu ditu 2016ko hondartzen programara, horietatik 2,5 milioi garbiketa lanetan gastatuko dute, eta 2,9 milioi, segurtasunean.

Segurtasunari dagokionez, 154 sorosle izango dira, eta 19 pertsona beste era bateko zaintza lanetan ibiliko dira. Denera, 173 lagun. Hondartzainak 31 izango dira, 10:00etatik 20:00etara arituko dira, eta garbiketa lanetan, berriz, 88 langile ibiliko dira.

Aurreko denboraldietan harrera ona eduki duten ekimenak aurten ere abiatuko ditu Foru Aldundiak. 'Ume Galduak' zerbitzuari esker, esaterako, 8 urtez azpiko umeak identifikatzeko balio duten eskumuturrekoak jartzen dituzte behar duenaren esku. Iaz 18.000 lagunek erabili zuten zerbitzu hori.

Mugikortasun arazoak dituztenentzat, berriz, 'Hondartza Denontzat' zerbitzua izango da aurten ere. Asteko zazpi egunetan, 11:00etatik 19:00etara, egongo da erabilgarri Arenan, Ereagan, Plentzian, Gorlizen (Astondo), Laidatxun eta Lekeition.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Uda hoy