Gizartea -

Berdintasuna

Gasteizko epaile bati eman diote erabaki judizial matxistenaren saria

Sexu-abusuak pairatu zituen emakumezko bati "hankak ondo itxita" ote zituen galdetu zion epaileari eman diote 'golardoa'.

Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaile batek urteko erabaki judizial matxistenaren Brontzezko Astamakilaren 'saria' jaso du. Hain zuzen ere, sexu-abusuak pairatu zituen emakumezko bati "hankak ondo itxita" ote zituen galdetu zion epaileari eman diote 'golardoa'.

Saria Women's Link Worldwide gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) ematen du urtero. Edizio honetan, 27 herrialdetako 59 erabaki judizial izan dira hautagaiak.

"Epaileek legeak interpretatzen dituzten moduek eragina zuzena dute mundu osoko emakumeen eta nesken artean. Women's Link-etik gizarte zibilaren eta epaileen arteko elkarrizketa zuzena defendatzen dugu, legeak nola aplikatu aztertzeko, eta genero berdintasunean aurrerapausoak diren erabakiak saritzeko", azaldu du Tania Sordo Ruiz golardoetako koordinatzaileak.

Erabaki txarrenaren Urrezko Astamakilaren saria Dominikar Errepublikako Auzitegi Konstituzionalari eman diote, abortua despenalizatzeko erreforma baliogabe uzteagatik eta 1884ko legera itzultzea agintzeagatik.

Aitzitik, Erabaki Onenaren Saria Zimbabweko Gorte Konstituzionalak irabazi du, aitortzeagatik haurren ezkontzek pobrezia eta sufrimendua sortzen dituztela neskatoen artean.

Besteak beste, honakoek osatu dute epaimahaia: Nicolas Castellano kazetaria (Espainia), Tracy Robinson Giza Eskubideen Batzorde Interamerrikarreko presidente ohia (Jamaika) eta Geena Rocero ekintzailea (Filipinak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea