Gizartea -

Bizkaiko Zubia

Gizon bat larri zaurituta erreskatatu dute Portugaleten, itsasadarrean

Gurutze Gorriko kideek Bizkaiko Zubitik oso gertu erreskatatu dute larriki zauritutako gizona. Geroago, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko kideek pertsona bat larriki zaurituta erreskatatu dute Bizkaiko Zubitik oso gertu (Bizkaia), itsadarrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

16:40ak aldera, Arriluzeko Gurutze Gorriko itsasontzi batek ur gainean zegoen gorpu bar berreskuratu du.

Hasieran hildako pertsona baten gorpua izan zitekeela uste zuten arren, Segurtasun Sailak geroago baieztatu du larriki zaurituta eraman dutela Gurutzetako ospitalera, Barakaldon.

Une hauetan gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak