Gizartea -

Kontzientziazio kanpaina

Ezagun ugari Kontxako hondartzan, esklerosia ezagutarazteko kanpainan

Hainbat politikari eta kultura munduko ordezkari bildu dira gaur Donostiako Kontxa hondartzan 'Busti zaitez' kanpainarekin bat egiteko.

Esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko deia egin dute gaur

2:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat politikari eta kultura munduko ordezkarik bat egin dute gaur Donostiako Kontxa hondartzan esklerosi anizkoitza ezagutzera emateko 'Busti zaitez' kanpainarekin. 2.400 pertsonak pairatzen dute gaixotasun hori Euskadin, eta urtero 35 kasu berri agertzen dira Gipuzkoan.

Aurtengoa ‘'Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez’ kanpainaren 19. ekitaldia izan da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 80 hondartza eta igerilekutan egin da, Donostiako Kontxako hondartzakoa izanik ekitaldirik nagusiena.

Bertan izan dira, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura sailburua, Maite Peña Gizarte Politikarako sailburua, Gorka Maneiro UPyD alderdiaren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, eta Nicolas de Miguel Ciudadanos alderdiak EAEn duen ordezkaria.

Eneko Goia Donostiako alkatea ere han izan da, eta Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak egindako lana goraipatu du: "lehen gaixotasun hori oso ezezaguna zen, eta orain ez horrenbeste bere lanari esker".

Bere aldetik, Andoni Agirregomezkorta aktoreak adierazi du "txarto pasatzen duen eta bere egoeraren berri eman ezin dezakeen jendearen bozgorailu-lana" egin behar dutela.

Maria Luisa Ustarroz, Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartearen burua, pozik azaldu da urtero are eta ezagunak direlako kanpaina horregatik. Kanpaina horrekin bilatzen dutena da gaixotasun sendaezin horrren inguruan gizartea sentsibilizatzea eta funtsak lortzea.

Ustarrozen esanetan, politikariak ere “gero eta gehiago bustitzen dira, bai uretan, bai uretatik kanpo, bulegoetan, eta hori da garrantzitsuena”.

Gogorarazi duenez, esklerosi anizkoitza 18 eta 40 urte bitartean agertzen da, eta ahalmen urritasuna eragiten duen bigarren zio nagusia da, trafiko-istripuen ondotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak