Gizartea -

Indarkeria matxista

Mila emakume baino gehiago bortxatzen dituzte urtero Espainian

2009az geroztik, 8.200 bortxaketa baino gehiago izan dira, hiruna egunero, bana zortzi orduro.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila emakume baino gehiago bortxatu dituzte Espainian, urtero, 2009tik. Orduan hasi zen Espainiako Gobernua datuak biltzen, Europar Batasunaren irizpideen arabera.

2009tik 8.200 emakume baino gehiago bortxatu dituzte, hiruna egunero, bana zortzi orduro.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, 2009an 1.304 bortxaketa izan ziren; 2010ean, 1.177; 2011n, 1.513; 2012an, 1.280; 2013an, 1.298; eta 2014an, 1.239.

Iaz, 1.127 bortxaketa zenbatu zituzten. Jorge Fernandez Barne ministroak otsailean egindako agerraldi batean aitortu zuen arazo honi aurre egiteko “protokolo zehatz bat” beharrezkoa dela eta horretan ari direla lanean erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea albisteak Albisteak