Gizartea -

Bero bolada

Bilbok behin behineko zazpi iturri ipini ditu beroari aurre egiteko

Iturriak Deustu auzoan, Artxanda eta Santo Domingo batzen dituen errepidean, Kale Nagusian, Areilza Sendagilean eta Etxaniz Suhiltzailearen plazan ipini dituzte.

Ekimenaren bidez, Bilboko Udalak 419 iturri publikoen sarea indartuko du. Irudia: EiTB
Ekimenaren bidez, Bilboko Udalak 419 iturri publikoen sarea indartuko du. Irudia: EiTB
Ekimenaren bidez, Bilboko Udalak 419 iturri publikoen sarea indartuko du. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri ipini ditu hiritik jende gehien igarotzen den kaleetan, bero boladari aurre egiteko asmoz. Euskalmetek emandako datuen arabera, muturreko tenperatura maximoak egon daitezke bihar, asteartea.

Afrikatik datorren aire bolada batek eragindako bero handiak 40 gradu inguruko tenperatura eragin du. Horrenbestez, Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri gehiago ipintzea erabaki du, ondorengo tokietan: Deustu auzoan (bi iturri), Artxanda eta Santo Domingo batzen dituen errepidean (bat), Bilboko Kale Nagusian (bi), Areilza Sendagilean (bat) eta Etxaniz Suhiltzailearen plazan beste bat.

Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak Hirian dagoen 419 iturri publikoen sarea indartuko du, eta, “beharrezkoa izango balitz”, behin behineko iturri gehiago ipiniko lirateke hirian zehar.

Halaber, Bilboko Udalak hiritar guztiei –eta bereziki haur eta osasun arazoak dituzten pertsona nagusiei- eguzkitan egotea saihestu dezaten eta likidoak edan ditzaten eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ura Udako azken ordukoa Bero-boladak albisteak