Gizartea -

Araba

Sute batek 50 hektarea zereal eta basobera kiskali ditu Lantaronen

Alcedoko lursail batean uzta batzen ari zen makina batek matxura izan du, eta horren eraginez piztu da sua.

Suteak 50 hektarea erre ditu Lantaronen. Argazkia: EITB
Suteak 50 hektarea erre ditu Lantaronen. Argazkia: EITB
Sute batek 50 hektarea zereal eta basobera kiskali ditu Lantaronen

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da arratsaldean Lantaronen (Araba), eta 50 hektarea zereal eta basobera kiskali dira.

Alcedoko lursail batean zerealak batzen ari zen makina batek matxura izan du, eta horrek eragin du sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 16:45 inguruan piztu da, eta Gasteizko eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak bertaratu dira. Ura botatzeko hegazkin baten laguntza ere behar izan dute.

21:15erako, sua kontrolpean zuten, baina suhiltzaileak bertan geratu dira, garrak erabat itzali arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak gaur Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Albisteak