Gizartea -

Trafiko istripua

Ondarroako arraunlariek istripua izan dute eta hiru lagun zauritu dira

Arraunlariak eta trainerua zeramatzan furgoneta bidetik irten eta maldan behera erori zen Oriora bidean zihoanean.

Ondarroako trainerua, atoiean. Argazkia: Orio Arraunketa Elkartea
Ondarroako trainerua, atoiean.
Ondarroako arraunlariek istripua izan dute errepidean

0:53

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroa Arraun Elkartearen furgonetak, 'Antiguako Ama' taldearenak, istripua izan zuen atzo Oriora bidean, eta hiru lagun zauritu ziren, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ibilgailuan arraunlariak zihoazen, eta atzean, atoian, trainerua zeramaten. Orion entrenatu behar zuten, baina ez ziren iritsi, furgoneta bidean amildu baitzen.

Atoia, aldiz, errepidean geratu zen, zutik ia-ia. Ibilgailuan zihoazenetako batzuk lekuan bertan artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, eta hiru Donostia Ospitalera eraman zituzten, zauriak eta kolpeak artatzera.

ondarroa arraunlariak istripua orio

ondarroa arraunlariak istripua orio

ondarroa arraunlariak istripua orio

Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ondarroa albisteak Eguneko albisteak