Gizartea -

Eustat

Euskadi, gizarte aurreratuenetako bat giza garapenean

Herritarren bizi-itxaropena, eskolaratze-tasa eta herrialdeko per capita errenta hartzen dira kontuan Giza Garapenaren Indizea kalkulatzeko.

Jubilatuak
Jubilatuak
Jubilatuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Garapenaren Indizerik altuena duten herrialdeen artean, zortzigarren lekuan dago Euskal Autonomia Erkidegoa, Norvegia, Australia, Suitza, Danimarka, Herbehereak, Alemania eta Irlandaren atzetik. AEBrekin parekatuta dago Euskadi ranking horretan.

Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) gaur zabaldutako ikerketaren arabera, 2014an EAEko Giza Garapen Indizea 0,915ekoa zen. 2010eko datuekin alderatuta, beraz, bi postu egin du gora zerrendan, Erresuma Batua eta Zeelanda Berria atzean utzita.

Herritarren bizi-itxaropena, haurren eskolaratze-itxaropena, 25 urte edo gehiago dituzten herritarren eskoralaratze-tasa eta herrialdeko per capita errenta hartzen dira kontuan indize hori kalkulatzeko.

2010-2014 aldiko indizeak aztertu ditu Eustatek, Nazio Batuen Erakundearen metodologiari jarraituz, eta ondorio nagusia, honakoa: "Planetako gizarte garatuenen artean dago Euskadi".

Osasunean eta hezkuntzan hobera egin zuen Euskadik 2010 eta 2014 bitartean, Eustaten arabera. Bizi-itxaropena 82,6 urtekoa izatetik 83,4 urte izatera pasatu zen, eta eskolaratze-tasa 18,1 urtetik 18,8ra igaro zen aldi horretan Euskadin. 20,2 urtekoa da Australian, eta 19koa, Islandian.

Per capita errentak, berriz, behera egin du Euskadin; batez besteko errenta 42.100 dolarrekoa zen 2010etik 2014ra. Giza Garapenaren Indize altuena duen herrialdean, Norvegian, batez beste, 65.000 dolarrekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Medikuntza albisteak Eustat gaur