Gizartea -

Desagertua

69 urteko gizon bat bilatzen ari dira Aloñan

Atzo goizean atera zen Arantzazutik, mendi-ibilaldi bat egitera, eta arratsaldean, itzultzen ez zela ikusita, etxekoek abisua eman zioten Ertzaintzari.

Aloña mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga
Aloña mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga
Aloña mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: Marilo Unzurrunzaga

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oñatiko Aloña mendi inguruan 69 urteko Usurbilgo gizonezko baten bila ari dira, 08:00etatik. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA ari dira parte hartzen bilaketa-lanetan.

Atzo goizean atera zen gizonezkoa Arantzazutik, mendi-ibilaldi bat egitera, eta arratsaldean, itzultzen ez zela ikusita, etxekoek abisua eman zioten Ertzaintzari. Berehala hasi ziren haren bila; 05:00etan eten dituzte lanak, eta 08:00etan berriro abiatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal mendiak bideoak Desagertutako pertsonak gaur Aizkorri-Aratz parke naturala