Gizartea -

Jazoera

Auzokidea hil du Donibane Lohizunen, eztabaida baten ostean

Biktimak zenbait sastakada jaso zituen aldamenekoen etxeetara laser batekin apuntatzen ari zen auzokide batekin eztabaidatu eta gero.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gertaera ostiral goizaldean jazo zen, 48 urteko gizonezko bat bere etxetik laser batekin jolasean ari zela auzokideen etxeetara apuntatzeari ekin zionean, Donibane Lohizuneko Ixaka auzoan.

42 urteko auzokide bat, laser-argiarekin gogaituta, laserraren jabearen etxera joan zen egiten ari zenari utz ziezaiola eskatzeko. Sud Ouest egunkariak baieztatzen duenez, borroka egon zen bien artean, eta, Baionako fiskalak EiTBrei baieztatu dionez, laserrarekin zebilen gizonak gutxienez hiru aldiz sastakatu zuen auzokidea. Sastakada horietako batek bihotza zeharkatu zion.

Nahiz eta zauritua berehala eraman zuten Baionako ospitalera, hil egin zen handik hiru ordura.

Ustezko erasotzailea dagoeneko Fiskaltzaren aurrera eraman dute, eta hark homizidio delitua egozten dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Baionako argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea