Gizartea -

Jazoera

Otxandion desagertutako 72 urteko gizona hilik aurkitu dute

Urrunagako urtegian aurkitu dute gizonezkoaren hilotza. Eguerdiaz geroztik zegoen desagertuta, goizeko paseoaren ostean ez baitzen etxera itzuli.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Otxandion (Bizkaia) desagertutako gizonezkoaren gorpua aurkitu dute erreskate-taldeek, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. 72 urteko gizonezkoaren bila zebiltzan, Eguerdiaz geroztik desagertuta zegoelako, goizeko paseoaren ostean ez baitzen etxera itzuli.

Gizonaren hilotza 21:00ak aldera aurkitu dute Urrunagako urtegian, Gombilaz auzoan. Litekeena da gizona urtegira erori eta itota hil izana. Gorpua erreskatatu ostean, Auzitegiko Medikuen Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Erreskate lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako teknikari batek zuzendu ditu, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskaterako Taldeak, Ertzaintzaren txakurrek, Durangoko ertzainek, DYAk eta Gurutze Gorriak parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak gaur Durangaldea Itotzeak Euskadin