Gizartea -

Ikerketa

Tuterako sutean gas leherketa bat baztertu dute ikertzaileek

Foruzaingoak leherketaren arrazoiak ikertzen jarraitzen du. Istripua biktimak berak, substantzia kimikoak esku artean zituela, eragindakoa izateko aukera aztertzen ari dira.

Tuterako etxebizitza leherketaren ondoren. Artxiboko irudia: EFE
Tuterako etxebizitza leherketaren ondoren. Artxiboko irudia: EFE
Tuterako leherketa ez zuen gasak eragin

1:40

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, Tuteran atzo hildako bat eta zauritu arin bat utzi zituen gertakaria gas leherketa batek eragin zuela baztertu dute ikertzaileek.

Tuterako Fuente Canonigo kalean gertatutakoa argitzeko ikerketak zabalik jarraitzen du, kontseilariak Nafarroa Jauregian, ekitaldi baten bukaeran, zehaztu azpimarratu duenez.

Foruzaingoak leherketaren arrazoiak ikertzen jarraitzen du. Istripua biktimak berak, substantzia kimikoak esku artean zituela, eragindakoa izateko aukera aztertzen ari dira.

Ikerketak “zabalik jarraitzen” du eta “frogen eta azterketen zain daude une honetan”, Ollok jakitera eman duenez.

“Gas leherketa baztertu dutela ematen du, leherketaren arrazoia hori izan ez zela diote zantzu guztiek, baina ikerketak zabalik jarraitzen du eta oraindik ez da ondorio zehatzetara heldu”, erantsi du.

Fredy Osma Gonzales hildakoaren lagun batek bikotekidea eta bera bananduta zeudela azaldu zuen kalean. “Ez du hemen familiarik, bakarrik semea”, esan zuen.

Bitartean, adituek eta teknikariek etxebizitzak ikuskatu dituzte eta eraikinetako zimenduek kalterik ez dutela baieztatu dute.

Hala ere, kalteak handiak dira zenbait etxebizitzatan eta horregatik, hiru pertsonak hotel eta senitartekoen etxe batean hartu dute ostatu.

Hala, Udaleko Ongizate Departamentua epe luzerako ostatu baten bila ari da, kalteak konpondu eta etxeetara itzuli arte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera bideoak Suteak argazkiak