Gizartea -

Irailaren 21etik aurrera

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek bi asteko greba hasiko dute

Martxoan eta ekainean beste 18 greba egun egin dituzte ELAk, sindikatu nagusiak, deituta, sektoreko lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

Bizkaiko zahar-etxeen martxoko protesta. EFE.
Bizkaiko zahar-etxeen martxoko protesta. EFE.
Bizkaiko zahar-etxeen martxoko protesta. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zahar-etxeetako langileak irailaren 21etik aurrera bi asteko greba egitera deitu dituzte, sektoreko lan-baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmena eskatzeko.

Martxoan eta ekainean beste 18 greba egun egin dituzte ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, deituta.

Besteak beste, 35 orduko lanaldia, soldata igoera "duina", hobekuntzak baja eta baimenetan eta lan-kargak berrikustea eskatzen dute zahar-etxeetako langileek.

ELAk Bizkaiko Foru Aldundiaren "immobilismoa eta despotismoa" salatu du, patronalari estalkia emateagatik eta sindikatuarekin biltzeko eskaerari uko egiteagatik.

Halaber, sektoreko hiru patronalak kritikatu ditu ELAk. Sindikatuaren esanetan, patronalek "barne gatazkan" dihardute Foru Aldundiak lagundutako plaza gehiago lortzeko, eta langileen greba-eskubidea oztopatzen saiatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Grebak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Egoitza geriatrikoak Lan gatazkak gaur Bizkaiko Foru Aldundia albisteak