Gizartea -

Bahiketa eta hilketa, Mexikon

Auzitegi Nazionalak Maria Villarren hilketa ikertuko du

Ikerketa abiatu du, baina Fiskaltzak ez du horren inguruko daturik eman nahi izan. Getxoko emakumea hilik aurkitu zuten Mexikon, bahitua izan ostean

Maria Vilar: bahiketa Mexikon
Maria Vilar: bahiketa Mexikon
Aurrera jarraitzen du Maria Villarren hilketaren inguruko ikerketak

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du Maria Villar 39 urteko emakume getxotarraren hilketa argitzeko, Javier Zaragoza fiskal-buruak astearte honetan iragarri duenez. Mexikon hilik aurkitu zuten joan den irailean Maria Villar, bahitua izan ostean.

Zaragozak ez du ikerketaren inguruko daturik eman nahi izan, Mexikoko agintariak oraindik lanean ari baitira hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Gutxienez bi pertsonak hartu zuten parte Maria Villar getxotarraren bahiketan eta hilketan, tartean ostegunean atxilotutako Oscar Saul "N", iturri ofizialek atzo baieztatu zutenez. Gustavo Salas Antolatutako Delinkuentziarako Azpiprokuradoretzako arduradunak prentsaurrekoan azaldu zuenez, "froga zuzenak" dituzte Oscar Saulen parte-hartzeari buruz. Saul epailearen aurrera eraman eta dagoeneko kartzelara bidali dute. Bahiketaren helburu bakarra etekin ekonomikoa lortzea zen, eta Villar hiltzea egun batetik bestera erabaki zuten, Salasek azaldu duenez. Hipotesi horrek, Villarren hilketan erabili zuten gehiegizko indarkeria frogatuko luke.

Maria Villar irailaren 13an bahitu zuten, Mexikon, eta handik bi egunera hil zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Delituak Bahiketak argazkiak Gizartea bideoak Mexiko Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Erailketak albisteak